Albisteak

Larunbatean, Atarrabian

Willis Drummond, Huntza eta Glaukoma, Hatortxu Rock jaialdian

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

Besteak beste, Soziedad Alkoholika, Skakeitan, Gatillazo eta Los Zopilotes Txirriaos ere arituko dira Atarrabian, abenduaren 16an.

  • Hatortxu Rock jaialdia

    Hatortxu Rock jaialdia

Hatortxu Rock jaialdiaren hogeigarren edizioa ahaztu gabe dute oraindik askok eta askok, baina konturatu orduko iritsi da Atarrabiako aurtengo hitzordua ere.

Hala, larunbat honetan musikak bustiko du Nafarroako aipatu udalerria. Hain zuzen ere, Soziedad Alkoholika, Willis Drummond, Skakeitan, Glaukoma, Rude Pride, Desakato, Xavi Sarria, Anita Parker, Gatillazo, Woman Powah, Huntza eta Los Zopilotes Txirriaos igoko dira agertokira.

16:00etan irekiko dituzte ateak, eta musika nagusituko da ordu horretan hasi eta goizaldera arte. Sarrerak eskuragarri daude jada ohiko salmenta lekuetan, 18 euroan. Txarteldegian ere egongo da sarrerak erosteko aukera, 23 euroren truke.

Jaialdiaren webgune ofizialean dago horri buruzko informazio guztia.

Kontzertuen ordutegiak:

16:30 Anita Parker

17:25 Huntza

18:25 Willis Drummond

19:30 Xavi Sarria

20:30 Soziedad Alkoholika

22:00 Glaukoma

23:15 Gatillazo

00:30 Los Zopilotes Txirriaos

01:45 Desakato

02:50 Skakeitan

03:55 Rude Pride

04:55 Las Tea Party eta Woman Powah