Albisteak

Kontzertua

La Pegatina taldearen birak Bilbo harrapatuko du 2018ko apirilean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Apirilaren 11n emango dute kontzertua Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokian. Sarrerak 18 euroan daude eskuragarri.

Disko berriarekin batera kontzertu bira abiatuko du La Pegatina taldeak datorren urtean, eta dagoeneko iragarri du nondik ibiliko den apirila eta maiatza bitartean.

Esan beharra dago euskal jarraitzaileak zorioneko daudela. Izan ere, Europatik eta Australiatik ibiliko badira ere, aurretik lauzpabost kontzertu emango dituzte Espainiako Estatuan, eta Euskal Herrian ere egingo dute geldialdia. Hala, gaur bertan iragarri dutenez, Bilbon izango dira apirilaren 11n, eta gerora Madril, Burgos eta Santiago de Compostela harrapatuko dituzte. Behin zuzeneko horiek emanda, Berlin, Paris, Brusela, Amsterdam, Londres, Manchester eta Edinburgo dituzte jomugan.

Bizkaiko hiriburuko kontzertua Kafe Antzokian izango da. Aipatzekoa da halaber, maiatzaren 18tik 20ra Australia bisitatuko dutela.

Sarrerak taldearen webgune ofizialean daude eskuragarri, 18 euroren truke.

LA PEGATINA TOUR 2018