Albisteak

Bazter Fest 2017

Emakumeak eta hip hop musika eskutik helduta iritsiko dira larunbatean Bilbora

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

La Basu eta Aneguria ez ezik, Natsu Monk, La Ziega, Miss Maiko, Starr eta Zeidah ere aterako dira agertokira, 21:00etatik aurrera.

Bazter Fest jaialdiaren edizio berri bat hartuko du larunbat honetan Bizkaiko hiriburuko Bilborock aretoak, 19:00etatik aurrera. Ohi bezala, emakumeak eta hip hop musika izango ditu ardatz aipatu festak, eta tailerrak, mahai-inguruak eta kontzertuak eskainiko ditu.

Hain zuzen ere, Bilboko Udalak eta Eskina Femeninak bultzatutako egitasmoa da Bazter Fest. Esan bezala, Stencil tailerrarekin abiatuko dute jaialdia, eta gerora iritsiko da raparen estetikari buruzko solasaldia. Kontzertuei, berriz, 21:00ak aldera emango diete hasiera.

Hala, Natsu Monk, La Ziega, Miss Maiko, Starr, Zeidah, EH Sistah System igoko dira egun horretan oholtzara. Espainiako Estatuko hainbat artista arituko dira, beraz, aurtengo edizioan, baita bi euskal musikari ere: La Basu eta Aneguria.