2017/12/14

11:07

Albisteak

Emanaldia

Zea Maysek Bilbon emango duen 20. urtemugako kontzerturako sarrerak, agortuta

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

Abenduaren 22an Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokian dira aritzekoak. Bada, azken orduetan sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, 20. urteurreneko kontzertu berezirako sarrerak agortu egin dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Abenduaren 22an hitzordu garrantzitsua dute Bilboko Kafe Antzokian Zea Mays taldearen jarraitzaileek. 22:00etan hasita, kontzertu berezia eskainiko dute bertan Aiora Renteriak eta taldekideek. Azken orduetan sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, baina, dagoeneko ez da sarrerarik geratzen aipatu zuzenekorako.

 

 

Taldearen 20. urtemuga ospatze aldera, proiektu berri bat argitaratu zuten joan den hilabetean. Hain zuzen ere, CD eta DVD bat ditu bilduma berri horrek. Azkenaldian euskal artista askok nahastu dituzte Zea Maysen abestirik entzutetsuenak, eta horixe da disko berrian entzun daitekeena.

Gainera, Bilboko Kafe Antzokian eskainitako "Zea Mays eta Lagunak" kontzertu berezia ikus daiteke DVDan, baita Aiora Renteriak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera abestutako hiru kantuak ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;