2017/12/14

14:16

Albisteak

Urtarrilaren 5ean

Musik & Txotx ekimenak Delorean eramango du Petritegi sagardotegira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Errege egunaren bezperan, Astigarragako aipatu sagardotegian talde zarauztarraren 'Mikel Laboa' diskoko kantuak entzungo dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Musika ona eta sagardoa gustuko dutenek ezin dute galdu Petritegi sagardotegiak antolatutako afaria. Datorren urtarrilaren 5ean, Errege Egunaren bezperan, Astigarragan musika ona, sagardoa eta kalitatezko pintxoak dastatzeko aukera izango dute bisitariek.

Musik & Txotx ekimenaren edizio berri honek Delorean taldea izango du, gainera, protagonista. Hala, 20:00etatik aurrera, zarauztarren Mikel Laboa disko berriko kantuak ezagutuko dituzte Petritegira gerturatzen direnek. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, 30 euroren truke (afaria + kontzertua).

Orain arte, El Columpio Asesino, Capsula, John Berkhout, Bigott, Kokoscha, Arizona Baby, Los Bracco eta Gatibu aritu izan dira Petritegin, eta oraingoan Delorean taldeak bisitatuko du sagardotegia.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena