Albisteak

Nobedadeak

Otsailaren 23an helduko da Belakoren 'Render me numb, trivial violence' diskoa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Otsailaren 24an Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztuko dute disk berria, apirilaren 21ean Iruñean arituko dira, eta maiatzaren 19an, Gasteizen.

Belakok sare sozialen bidez jakitera eman duenez, otsailaren 23an argitaratuko dute Render me numb, trivial violence estudioko hirugarren diskoa. Aspaldi aurretatu zuten "Render me num" kantua, lan berri horretan jasoko dutena. Geroago iritsi zen "Over the edge", eta orain esku artean duten proiektuaren kaleratze-data eta kontzertu-biraren datak iragarri dituzte.

Bilbon aurkeztuko dute lehenik eta behin diskoa. Hitzordua otsailaren 24an izango da Euskalduna Jauregian. Martxoan, berriz, Murtzia, Alacant eta Valentzia bisitatuko dituzte, eta apirilean Santiago de Compostelan, A Coruñan, Valladoliden, Zamoran, Leonen eta Iruñean entzungo dira mungiarren kantu berrienak.

Maiatzean ere agenda beteta dute Belako taldekoek. Granadan emango dute aurreneko kontzertua, eta gerora helduko dira Lleidako, Monzongo, Gasteizko, Madrilgo eta Santanderreko zuzenekoak.

Data guztiak

Otsailak 24 BILBAO Euskalduna Jauregia Hall
Martxoak 3 MURCIA Rem
Martxoak 9 ALICANTE Sala Stereo
Martxoak 10 VALENTZIA Wah Wah
Apirilak 6 SANTIAGO Capitol
Apirilak 7 A CORUÑA Inn Club
Apirilak 12 VALLADOLID Porta Caeli
Apirilak 13 ZAMORA La Cueva del Jazz
Apirilak 14 LEON Espacio Vias
Apirilak 21 IRUÑEA Zentral
Maiatzak 5 GRANADA Festival En Orbita
Maiatzak 17 LLEIDA Café del Teatre
Maiatzak 18 MONZÓN Escuela de Calor
Maiatzak 19 GASTEIZ Jimmy Jazz
Maiatzak 25 MADRID Tomavistas Festival
Maiatzak 26 SANTANDER Escenario Santander

rio Santander