Albisteak

Iragarpen gehiago

El Ultimo Ke Zierre eta Reincidentes Iruña Rock jaialdiaren egitaraura gehitu dira

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

Azken iragarpenen artean, Penadas Por la Ley, Attikus Finch eta Impedanzia ere badaude. Aurretik, besteak beste, La Raiz, Doctor Deseo eta La M.O.D.A. zeuden hitzartuta.

  • Iruña Rock Jaialdia

    Iruña Rock Jaialdia

Guztira hemeretzi talde izango dira Iruña Rock jaialdiaren bigarren edizioan. Oraindik, ostera, ez dituzte aipatu festibalean arituko diren musikari guztien izenak iragarri.

Aurrerapen bezala, La Raiz, Doctor Deseo, La M.O.D.A., Narco, Tremenda Jauria, Rat-Zinger, Bourbon Kings, Kitai eta Traccion taldeen emanaldiak baieztatu zituzten antolatzaileek, eta izen gehiago heldu dira gaur: El Ultimo Ke Zierre, Reincidentes, Penadas Por la Ley, Attikus Finch eta Impedanzia. Gainera, dagoeneko jakina da maiatzaren 25ean eta 26an aterako direla oholtzara talde horiek guztiak.

Kontzertu guztiak Nafarroako hiriburuko Zitadelan egingo dituzte, bi agertokitan banatuta.

Sarrerak

Aipatzekoa da, halaber, dagoeneko eskuragarri dagoela bi eguneko abonamendu berezia, 40 euroan. Eskaintza hori abenduaren 31n bukatuko da.