Albisteak

Bira

Governors taldeak sei kontzertu iragarri ditu martxora arte

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Amurrio, Oñati, Iruñea, Donostia, Bilbo eta Gasteiz dituzte jomugan. Esan bezala, abendua eta martxoa bitartean izango dira kontzertu horiek guztiak.

Z.E.R.O. diskoko kantuak Euskal Herri osoan aurkezteko asmoa du Governors taldeak. Horregatik, hurrengo hilabeteetan agertokiz agertoki ibiliko dira arrasatearrak, hamar kantu berriak jarraitzaileen aurrean aurkezteko helburuarekin.

Abenduaren 30ean, adibidez, Amurrion dute kontzertua, eta bertan bukatuko dute urtea. 2018ari, berriz, Oñatin emango diote ongietorria. Gaztelekua bisitatuko dute bertan hilaren 6an, Iruñea zapaldu baino bi aste lehenago. Hain zuzen ere, urtarrilaren 20an izango da Nafarroako hiriburuko emanaldia. Urtarrilaren 27an, Donostiako Intxaurrondo harrapatuko dute.

Otsailerako, oraingoz, zuzeneko bakarra iragarri dute: hilaren 8an, Bilbon. Bukatzeko, martxoaren 2an, Gasteizko Jimmy Jazzen arituko dira.

GOVERNORS bira

610x342.jpg" />