Albisteak

Azken ordua

Bilbao Gazte Hiria Winter Cest jaialdia, bertan behera

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Antolatzaileek jakinarazi dute sarreren dirua erositako lekuan bertan emango dutela bueltan. Internet bidez saldutako txartelen dirua, berriz, automatikoki itzuliko zaie erosleei.

Asteburuan Bilbon ospatzekoa zen Bilbao Gazte Hiria Winter Cest jaialdia bertan behera gelditu da.

Azken orduotan eman dute horren berri antolatzaileek, eta sarreren dirua erositako lekuan bertan emango dutela bueltan jakinarazi dute. Internet bidez saldutako txartelen dirua, berriz, automatikoki itzuliko zaie erosleei.

Dakizuenez, unibertsitateko ikasleei zuzendutako jaia da Bilbao Gazte Hiria, abenduaren 22an egin behar zuten, Bilbao Arena pabiloian, eta Vendetta, La Regadera, Gomad! & Monster eta Doctor P + Kfrafty MC eta DnBus ziren gonbidatuak. Dena dela, esan bezala, azkenean ez dute egingo.

gazte hiria