Albisteak

'Hamar urte lagun artean'

Esne Beltzak Hernani harrapatuko du aste bukaeran

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ostiralean eta larunbatean Biterin arituko dira Xabi Solano eta taldekideak Esne Beltza taldearen hamargarren urteurrena ospatze aldera.

  • Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Hamar urte bete ditu aurten Esne Beltza taldeak, eta, urtemuga ospatzeko, kontzertu berezi bi emango ditu aste honetan bertan.

Hasiera batean, sare sozialen bidez eman zuten jakitera Hernanin izango dela hamargarren urteurreneko emanaldi hori, abenduaren 23an, "Hamar urte lagun artean" leloa lagun. Hain zuzen ere, Biteri Kultur Etxean izango dute hitzordua Xabi Solano eta taldekideak zuzenean ikusi nahi dutenek.

Sarrerak denbora gutxian agortu ostean, beste hitzordu bat iragarri zuten, abenduaren 22rako. Zuzeneko hori leku berean izango da, 22:30ean. Emanaldi horretarako ere ez da sarrerarik geratzen.