Albisteak

Bira

Atom Rhumbak lau kontzertu iragarri ditu Euskal Herrian abendua eta martxoa bitartean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Donostian, Azpeitian eta Bilbon (birritan) izango dira. Bestalde, Espainiako Estatuko hainbat hiri bisitatuko ditu talde bizkaitarrak.

  • Argazkia: Producciones Serrano

    Argazkia: Producciones Serrano

Urte hasieran itzuli zen Atom Rhumba taldea, eta badirudi oholtza gainean denbora luzez egoteko asmoz bueltatu zela 1996an sortutako boskotea.

Hori horrela, Rober, Joseba Irazoki, Felix Buff, Jaime Nieto eta Iñigo "Cabezafuego" Donostian arituko dira ostiral honetan. Kontzertua Dabadaban izango da. Astebete geroago, abenduaren 29an, Bilboko Kafe Antzokia bisitatuko dute, eta urtarrilean Madril eta otsailean Bartzelona astindu ostean, Euskal Herrira bueltatuko dira, Azpeitian kontzertu bat emateko helburuarekin. Hain zuen ere, San Agustin Kulturgunean izango da aipatu hitzordua, martxoaren 10ean.

Gainera, martxoaren 16an Bizkaiko hiriburua harrapatuko dute berriro. Kasu honetan, Bizbak Indie Festival jaialdian joko dute.

Apirilerako ere, badituzte bi kontzertu lotuta: lehena, Valentzian, eta bigarrena, Alacanten.

Kontzertuak

2017-12-22: Donostia, Dabadaba
2017-12-29: Bilbo, Kafe Antzokia
2018-01-13: Madril, El Sol
2018-02-16: Bartzelona, Sala Apolo 2
2018-03-10: Azpeitia, San Agustín Kulturgunea
2018-03-16: Bilbo, Bizbak Indie Festival (EHU)
2018-04-13: Valentzia, 16 Toneladas
2018-04-14: Alacant, Sala Stereo