Albisteak

Musika

Euskal Herriko zein kanpoko doinuak nagusituko dira asteburuko kontzertuen agendan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Seiurte, Atom Rhumba, Esne Beltza, Libe, The Friday's Crew, Green Valley, The Excitements eta Lendakaris Muertos aterako dira agertokira asteburuan.

OSTIRALA

Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokitik mugitu gabe, Zea Maysek eta Sense Salek emango duten kontzertuaz gozatu ahalko dugu. Bestalde, Berrizen, Seiurte, Kokein eta DJ Waha izango dira.

Ostiraleko gainerako kontzertu nabarmenenak Gipuzkoan iragarri dituzte. Atom Rhumba eta Sonic Trash, adibidez, Donostiara gonbidatu dituzte; Libe, Mutrikura, eta Esne Beltzak Hernanin ospatuko du hamargarren urteurrena, zuzeneko berezi batekin.

 

 

LARUNBATA

Sarrera guztiak agortuta iritsiko dira Los Zigarros eta Tacoma Bilboko Kafe Antzokira. Esne Beltzaren Hernaniko kontzertua ere, jendez lepo egongo da, sarrerak aspaldi agortu baitziren.

Aitzitik, The Friday's Crew eta Bultz taldeek Azpeitian eskainiko duten emanaldira joateko aukera dute oraindik jarraitzaileek, baita Rukulak eta Odolaren Mintzoak Donostian emango duten kontzerturako ere.

Dena dela, Gipuzkoatik kanpo ere izango da zer entzun. Gasteizko Jimmy Jazz aretoak Green Valley eta Mad Division taldeen bisita jasoko du. Helldoradon, berriz, The Excitements taldekoak igoko dira oholtzara.

 

 

Bukatzeko, Lendakaris Muertosen birak Iruñea harrapatuko du larunbat gauean.