Albisteak

Otsailetik aurrera

El Drogas antzokiz antzoki ibiliko da "Rhythm & Blues" ikuskizuna aurkezten

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ermuan, Tolosan eta Iruñean arituko da emanaldi akustikoak eskaintzen. Otsailean hasiko du bira.

El Drogasek bederatzi musikari izango ditu lagun oholtza gainean "Rhythm & Blues" ikuskizunean. Otsailetik aurrera iritsiko dira Enrique Villarrealen zuzeneko akustikoak, eta hainbat antzoki harrapatuko ditu bira horren baitan. Horretarako, esan bezala, Txus Maravi, Eugenio Aristu, Brigi Duke, German San Martin, Selva Baron, Patricia Greham, Jose Luis Gomez eta Javier Blazquez gonbidatuko ditu agertokira.

Hala, otsailaren 16an Ermuan arituko da, eta martxoaren 2an Tolosan. Iruñean, berriz, bi zuzeneko eskainiko ditu jarraian: lehena, martxoaren 9an, eta bigarrena, hilaren 10ean.

Gerora, Euskal Herritik aterako da Madrilera iristeko lehenik, martxoaren 12an, eta Plasenciako eta Miranda de Ebroko jarraitzaileengana helduko da gero, martxoaren 16a etan 17an, hurrenez hurren.

EL DROGAS BIRA