Albisteak

Zerrenda

Izaro eta Mikel Urdangarinen "Errefuxiatuena", 2017ko euskal kantu entzunena Gaztean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Huntzaren eta Skakeitanen kantu bana ere hamar abesti entzunenen zerrendan daude. Nazioarteko kanta arrakastatsuena Calvin Harrisek Pharrell Williamsekin eta Katy Perryrekin egindako "Feels" izan da.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

2017an Gaztea.eus atarian gehien ikusi diren bideoen zerrenda egin genuen atzo, eta gaurkoan abesti entzunenen errepasoa egingo dugu.

Nazioarteko bi artista kokatu dira lehenengo postuetan ranking berri honetan, baina badira zenbait euskal artista horietatik oso gertu. Aipatzekoa da, gainera, urtarrilean estreinatutako abestiek abantaila dutela urte bukaeran aurkeztutakoekin alderatuta (Izaro eta Mikel Urdangarinen kantua, adibidez).

Edozelan ere, Calvin Harrisek Pharrell Williamsekin eta Katy Perryrekin egindako "Feels" kantua izan da aurtengo abesti entzunena, 5.000tik gora entzunaldi lortuta. Bigarren sailkatu da Ed Sheeranen "Shape of you", eta hirugarren postua Izaro eta Mikel Urdangarinen "Errefuxiatuena" kantuarentzat izan da.

 

 

 

 

 

 

2016ko arrakasta errepikatu nahian edo, Huntza taldea euskaldun guztion etxeetan izan da 2017an ere, eta Gazteako abesti entzunenen zerrendan laugarren lekuan kokatu da "Inundik inoare" abestiari esker.

 

 

Skakeitanek ere ez du rankingean hutsik egin nahi izan. Gipuzkoarren "Lerro hutsen artean" The Weeknden "I feel it coming" baino postu bat gorago sailkatu da.

 

 

 

 

Azken hiru tokiak Kygo eta Selena Gomezen "It ain't me", Clean Banditen eta Zara Larssonen "Symphony" eta The Chainsmokersek Coldplayrekin grabatutako "Something just like this" abestientzat izan dira.