Albisteak

Zerrenda

2017ko kontzertu-bira arrakastatsuenak

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

U2, Guns n' Roses eta Coldplay dira lehenengo hiru sailkatuak, 2017ko kontzertuekin lortutako diru-sarrerei dagokionez.

U2 taldearen hogeita hamargarren urteurreneko "The Joshua Tree" izan da 2017ko bira arrakastatsuena, baita irabazi gehien sortu dituena ere. Guztira, 2,71 milioi sarrera saldu ditu Bonoren taldeak, eta berrogeita hamar kontzertutik gora eman ditu. Horrekin, 264,8 milioi euroko irabaziak izan dituzte.

Pollstar’s BoxOfficek egindako sailkapenean Guns n' Roses (245 milioi euro), Coldplay (199,5 milioi euro) eta Bruno Mars azaltzen dira bigarren, hirugarren eta laugarren postuetan, hurrenez hurren.

Hurrengo sailkatuak, berriz, Metallica, Depeche Mode eta Paul McCartney dira, eta Ed Sheeranek, The Rolling Stonesek eta Garth Brooksek ixten dute hamarreko zerrenda hori.

GIRAS2017