Albisteak

Itzulera

The Smashing Pumpkinsen jatorrizko taldeak bira luzea egingo du, D'arcy Wretzky gabe

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Talde estatubatuarrak bira luze bat egiteko asmoa erakutsi du, baina D'arcy Wretzky berak jakitera eman duenez, beste baxu-jole batekin aritzeko asmoa dute.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

The Smashing Pumpkins taldeak albiste gazi-gozoak dakartza. Bart jakin genuen jatorrizko taldea berriro elkartu dela, bira bat egiteko asmoarekin. Hala, jarraitzaileek pentsatu zuten D'arcy Wretzky taldekideekin adiskidetu dela, baina ordu batzuk geroago aipatu taldeko baxu-jolea zenak argitu du berarekin kontsultatu gabe elkartu direla Billy, Corgan, James Iha eta Jimmy Chamberlain.

Horixe da Blast Echori eskainitako elkarrizketan adierazitakoa: "Barkamena eskatu nahi diet The Smashing Pumpkins taldeko jarraitzaileei, alegia, jatorrizko taldeak egingo duen birarekin poz-pozik dauden horiei guztiei. Badakit etsipen handia dela zuentzat, baita niretzat ere, baina ni ez naiz taldean egongo. Bart jakin dut taldeak beste baxu-jole bat aukeratu duela, nire ordez aritzeko".

Oraindik, ostera, ez dago argi zer dela eta erabaki duten D'arcy taldetik kanpo uztea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika