2018/01/23

15:49

Albisteak

Nobedadeak

Kalean da 'Ye', Skasti taldearen disko berria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Otsailean bi kontzertu emango ditu talde zarauztarrak lan berria aurkezte aldera. Lehena Gasteizen izango da, otsailaren 3an. Bigarrena, berriz, Bilboko Kafe Antzokiak hartuko du, otsailaren 22an.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur bertan aurkeztu du Skasti taldeak estudioko laugarren diskoa. Hain zuzen ere, zarauztarrek Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean egin dute aurkezpena, eta lan berri horren nondik norakoak argitu dituzte bertan.

2005ean jaiotako talde alai, apal eta dibertigarria da Skasti, Baga Biga diskoetxearen esanetan. Betidanik, proposamen erakargarriak eta dantzagarriak sortu izan ditu, eta azken proiektu honetan, batik bat, pop, indie, erritmo beltzak, funk eta rock estiloak uztartu dituzte, abesti garden eta biribilak sortzeko.

Gaztean duela aste batzuk estreinatu genuen "Rosa Parks" aurrerapen-kantua, eta orain lehenengo aurkezpen-kontzertuen datak ere baditugu.

Oraingoz, bi zuzeneko iragarri dituzte: lehena Ze Esatek! taldearekin batera emango dute, Gasteizko Kubiken, otsailaren 3an; eta bigarrena otsailaren 22an eskainiko dute, Bilboko Kafe Antzokian.





  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena