Albisteak

Bira

Maiatzean Azpeitia eta Berriz bisitatuko ditu Izarok

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hego Euskal Herriko hiriburuak eta Espainiako Estatuko zenbait hiri bisitatuko ditu lehenik. Maiatzaren 4an Sanagustin Kulturgunean izango da, eta maiatzaren 5ean, berriz, Berrizko Kultur Etxean.

Donostiako Victoria Eugenian martxoaren 9an emango duen kontzerturako sarrera guztiak agortu dituela jakin ostean, Izaro abeslari mallabitarra Sanagustin Kulturgunean izango da maiatzaren 4an, eta Berrizko Kultur Etxean arituko da maiatzaren 5ean.

Geroz eta gutxiago falta da Eason estudioko lan berriaren edukia jarraitzaileen belarrietara iristeko. Konturatu orduko, gainera, abian izango da Izaroren kontzertu-bira. Hego Euskal Herriko hiriburuak ez ezik, Azpeitia eta Berriz ere astinduko ditu bira horretan.

Bilbon izango da lehenik lan berria aurkezten. Bizkaiko hiriburuko zuzenekoa martxoaren 8an emango du Arriaga antzokian. Egun bat geroago, Donostiako Victoria Eugenia bisitatuko du, eta Iruñeko Zentral aretoan du hitzordua martxoaren 16an. Arabarrek ere izango dute Izaro zuzenean ikusteko aukera, baina aurretik Madrilen arituko da. Hain zuzen ere, martxoaren 23an harrapatuko du Madril, eta martxoaren 24an iritsiko dira Gasteizera Eason diskoko kantuak.

Emanaldi horien ostean, Galizia aldera joango da Belako taldekoekin batera. Guztira, hiru kontzertu eskainiko dituzte elkarrekin: Vigon, Santiago de Compostelan eta Coruñan. Bartzelonara egingo du joan-etorria gero, apirilaren 13an, eta maiatzerako utzi ditu Azpeitiko eta Berrizko hitzorduak. Hain zuzen ere, maiatzaren 4an helduko da Sanagustin Kulturgunera, eta egun bat geroago, maiatzaren 5ean, Berrizko Kultur Etxera.

Kultur Etxera.