Albisteak

Sari-banaketa

Bruno Mars izan da Grammy sarietako protagonista nagusia

AGENTZIAK | EITB.EUS

Sei sari eskuratu ditu kantari estatubatuarrak. Aitzitik, faborito nagusia, Jay-Z esku hutsik itzuli da etxera.

Aurtengo Grammy sarietan Bruno Mars izan da, 24K Magic diskoari esker, garaile nagusia. Guztira, sei izendapen zituen abeslari estatubatuarrak, eta beste horrenbeste sari eskuratu ditu bart izandako ekitaldian. Bien bitartean, Jay-Z faborito nagusia esku hutsik itzuli da etxera.

Besteak beste, disko onena, grabazio onena, abesti itsaskorrena ("That's what I like"), kanturik onena eta zuzeneko onena izateagatik saritu dute Mars.

Sari-kopuru handia lortu du Kendrick Lamarrek ere; guztira, bost. Saridun izaten lagundu dio, batik bat, "Hhumble" kantuak, horri esker eraman dituelako rap abesti onenaren eta bakarkako zuzeneko onenaren golardoak, baita musika bideo onenaren saria ere. Gainera, Rihannarekin grabatutako "Loyalty" abestiagatik saritu dute rap zuzeneko onenaren sailean.

Esan bezala, zortzi izendapen zituen Jay-Z kantariak, baina ez du bakar bat ere lortu. Hori gutxi ez eta, bere emazte Beyoncek kendu dio urteko disko onenaren saria.

Luis Fonsik eta Daddy Yankeek ere ez dute edizio honetan arrakastarik eduki. Alesia Cara, ordea, artista berri onena izan da 2017an, epaimahaiaren aburuz.

Bakarkako pop kontzertu onena Ed Sheeranek eman omen zuen iaz. Horixe da, bederen, epaimahaikideek erabaki zutena.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika