Albisteak

Uztailean, Mundakan

!!! (Chk, Chk, Chk), Rayden, Belako eta Revolta Permanent, Mundaka Festival jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Uztailaren 27tik 29ra egingo dute jaialdia. Hiru eguneko abonamendua 55 euroan dago eskuragarri.

  • Mundaka Festival jaialdia

    Mundaka Festival jaialdia

Enrique Bunbury, Fink eta Depedro Mundaka Festival jaialdiaren hurrengo edizioan arituko direla jakin genuen duela aste batzuk. Uztailaren 27tik 29ra egingo dute festibala Bizkaiko aipatu udalerrian.

Gaur, gainera, beste hainbat emanaldi iragarri dituzte: !!! (Chk, Chk, Chk), Rayden, Belako eta Revolta Permanent taldeenak, hain zuzen ere.

Aipatutako bi euskal taldeek proiektu berriak dituzte esku artean. Horrenbestez, Mundakan agertoki gainera eramango dituzte Render Me Numb eta Ultravioleta diskoetan jasotako abestiak.

Mungiarren zuzeneko indartsuen lekuko izango da, beraz, Mundaka Festival jaialdiko ikuslegoa. Halaber, zortzi ekoizlerekin grabatutako beste horrenbeste kantu estreinatu ditu Revolta Permanentek. Elkarrengandik oso ezberdinak diren kantuak bildu dituzte lan horretan, betiere taldearen beraren kutsuari helduta, noski.

Sarrerak

Hiru eguneko abonamendua 55 euroan dago eskuragarri, nahiz eta aurki bukatuko den eskaintza berezi hori.

Interneten ez ezik, Bermeoko Luma liburudendan, Mundakako Mundaka BCn, Gernikako Musutruken, Durangoko Pol Polen eta Bilboko Ambigu eta Ein Prost tabernetan eskuratu daitezke sarrerak.