Albisteak

Martxoaren 17ko kontzertua

The Baboon Show suediarrak, Berri Txarraken BECeko gonbidatuak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Martxoaren 17ko emanaldirako kartela eta talde gonbidatuaren izena iragarri ditu gaur Berri Txarrakek. The Baboon Show taldeak 'Radio Rebelde' disko berria aurkeztuko du BECeko kontzertuan.

Australian dabiltza orain Berri Txarrak taldekoak Infrasoinuak diskoa agertokiz agertoki aurkezten. Asiarako tarterik ere hartu dute, eta uste baino lehen iritsiko da Euskal Herrian, oraingoz, emango duten kontzertu bakarra ere. Dakizuenez, martxoaren 17an Barakaldoko BEC erakustazokan dute hitzordua talde nafarraren jarraitzaile guztiek.

Zuzeneko horretarako pistako sarrera guztiak agortu direla jakinarazi genizuen duela gutxi, eta pixkanaka ari gara BECeko kontzertuari buruzko datu gehiago ezagutzen. Duela egun batzuk Gaztearen webgunean argitaratutako erreportajean, kontzertu aurreko prestaketa-lanei buruz hitz egin ziguten taldekideek eta Panda Artist Managementeko arduradunek.

Hori gutxi ez, eta azken orduotan sare sozialen bidez iragarri dute The Baboon Show talde suediarra gonbidatuko dutela martxoaren 17an Bizkaia Arenara. Horretarako, Joseba Poncek diseinatutako kartel bat erakutsi dute, kontzertuari eta sarrerei buruzko informazioa jasotzen duena.

The Baboon Show punk rock taldearen birak Espainiako Estatuko zenbait toki harrapatuko ditu martxoan. Cecilia Bostromek gidatzen duen taldeak Radio Rebelde diskoko kantuak taularatuko ditu, orduantxe. Hain zuzen ere, otsailaren 16an argitaratuko dute estudioko aipatu proiektua. Besteak beste, Valentzia, Badalona, Zaragoza, Oviedo, Coruña, Valladolid eta Madril bisitatuko dituzte datorren hilabetean. Gainera, martxoaren 9an eta 10ean Zarautzen eta Bilbon arituko dira, hurrenez hurren.

Sarrerak

BECeko emanaldirako sarreren salmenta ziztu bizian doa. Dakizuenez, berritxarrak.net webgunean daude eskuragarri txartelak, baita Bilbo