Albisteak

Kontzertuak

Dientes de Luna taldeak bira luzea egingo du martxotik apirilera arte

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Zornotzan, Portugaleten, Oiartzunen, Sopelan, Amurrion, Bilbon eta Gernikan izango dira 'Utopista' diskoa aurkezten.

Dientes de Luna taldeak duela egun batzuk argitaratu zuen Utopista estudioko lan berria, zeinetan aurreko diskoetako kutsuari eutsi dion, betiere urteen joan-etorrian garatutako esperientzia islatuz.

Guztira, sei abesti jaso dituzte iraupen laburreko lan horretan. Jagoba Ormaetxeak lagundu die ekoizpen lanetan, Bilboko TAOM estudioetan. Gainera, Mareako Kutxi Romerok eta Hesianeko Zuriñe Hidalgok hartu dute parte grabazioan.

Orain, diskoa esku artean dutela, jarraitzaileen aurreran aurkeztea besterik ez zaie falta. Hori horrela, Zornotzako Zelaieta zentroan izango dira martxoaren 2an Blanco y en Botella taldearekin batera. Hilaren 9an Portugalete bisitatuko dute; 17an, Oiartzun, eta 24an, Sopela.

Apirilean, besteak beste, Amurrio, Bilbo eta Gernika harrapatuko dituzte.

20180213 DIENTESDELUNA