Albisteak

Uztailaren 20tik 22ra

Phoenix eta Cigarettes after sex kartelburu, Biarritzeko musika jaialdi berri batean

N.V. / L.Z. | EITB.EUS

Biarritz en Éte! jaialdiak hiru ezaugarri nagusi izango ditu: "pop musika, euskalduna, ekologikoa". Osagarri horiekin beteko dute Lapurdiko aipatu udalerrian BIG festival jaialdiak utzitako hutsunea.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

Biarritzek musika jaialdi berri bat hartuko du uda honetan: Biarritz en Éte!. Uztailaren 20an, 21ean eta 22an egingo dute festibala Lapurdiko kostako aipatu udalerrian. Guztira, berrogei talde inguru arituko dira, hainbat agertokitan banatuta.

Gaur goizean aurkeztu dute jaialdia, baita bertara gonbidatu dituzten lzenbait musika talderen izenak ere: Phoenix, Etienne Daho, Cigarettes after sex, Juliette Armanet, Lomepal, The Black Madonna, L'Impêratrice, Angéle, Agar Agar, Caballero & JeanJass, Yellow Days, Malick Djoudi eta Kepa.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, poztasuna, pop musika eta ozeanoa izango ditu ardatz jaialdiak. Egitarauari dagokionez, "Frantziako taldeak eta nazioartekoak" uztartuko dituzte.

Sarrerak otsailaren 14an jarriko dituzte salgai.