Albisteak

Uztailean, Mundakan

Vintage Trouble taldea Mundaka Festival jaialdian arituko da

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Talde kaliforniarra uztailean Mundakan egingo duten musika jaialdi ezagunera batu da. !!! (Chk Chk Chk), Enrique Bunbury, Belako eta Depedro ere arituko dira bertan.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

Vintage Trouble taldearen emanaldia iragarri berri du Mundaka Festival jaialdiak. Espainiako Estatuan hitzartutako kontzertu guztietan sarrera guztiak agortu ostean, Euskal Herrian egongo dela eman du jakitera blues eta rock doinuak lantzen dituen aipatu taldeak.

Arrakatsu dabil azkenaldian laukote estatubatuarra. Besteak beste, Zeppelin, Who, The Beatles, Stones, Cream, Motown, Stax, Prince, Stevie Wonder, EWF, Donny Hathaway, Otis eta Tina Turner dira haien inspirazio iturri, baita 40ko eta 50eko hamarkadetako jazz doinuak ere. Gainera, rock eta flamenko ukituak dituzte Vintage Troubleren abestiek.

"Know Me Out" izan da kaliforniarren azken arrakasta, eta, aurreikuspenen arabera, aurten argitaratuko dute disko berria.

Dakizuenez, uztailaren 27tik 29ra egingo dute Mundaka Festival jaialdia. Hantxe izango dira !!! (Chk Chk Chk), Rayden, Belako, Revolta Permanent, Enrique Bunbury, Fink eta Depedro ere.

VINTAGE TRUOBLE MUNDAKA