Albisteak

Zuzenekoa

Green Dayk 1993an Andoaingo gaztetxean emandako kontzertua, Youtuben ikusgai

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hogeita bost urte geroago, Andoainen talde kaliforniarrak emandako kontzertuaren lekuko bihurtu ditu jarraitzaileak Mazinger Z Youtubeko erabiltzaileak.

Badira Green Day taldea Euskal Herriarekin lotzen dituzten hainbat lokarri. Pop punk doinuak lantzen dituen talde estatubatuarra lauzpabost aldiz etorri zen Euskal Herrira, ezagun egin orduko. Bestalde, Joseba Elorza gasteiztarrak irudiztatu zuen iaz hirukote kaliforniarraren "Too dumb to die" animaziozko bideoa.

Garai batean bertora egindako bisitei dagokienez, Billie Joe eta taldekideak zuzenean ikusteko aukera izan zuten hainbat euskal musikazalek duela hogeita bost urte pasatxo. Hain zuzen ere, gutxienez hiru herritan aritu ziren 90eko hamarkadan. Hasteko, 1991n Laudio eta Andoain bisitatu zituzten. Hori gutxi ez eta, aipatu bi udalerrietan bigarren zuzeneko bat ere eskaini zuen Green Dayk 1992an eta 1993an, hurrenez hurren. Gainera, Txitxarro dantzalekuan jo zuten 1994an.

Esan bezala, musikazale asko izan ziren emanaldi horien lekuko, eta Mazinger Z erabiltzaileak Youtubera igo du Andoaingo gaztetxeko bigarren kontzertua.

Debako Txitxarro dantzalekuan bizitakoaren irudiak ere badaude Youtuben.