Albisteak

Egitarau osoa

Iruña Rock jaialdiak kontzertuen egunez eguneko banaketa zehaztu du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azken orduan hiru talde gehitu dituzte egitaraura: Mala Reputación, Kop eta Thursday's Pussy Dogs. Horrekin itxitzat eman dute aurtengo egitaraua.

  • Iruña Rock 2018

    Iruña Rock 2018

Hiru talde gehitu dituzte azken orduan Iruña Rock jaialdiko antolatzaileek egitaraura: Mala Reputación, Kop eta Thursday's Pussy Dogs. Horiek guztiak maiatzaren 25ean eta 26an izango dira Nafarroako hiriburuan, orain arte iragarritako Doctor Deseo, La MODA, Reincidentes eta beste hainbat talderekin batera. Bestalde, gaur jakin dugu Kitai talde madrildarra ez dela azkenik Iruña Rocken arituko, agenda arazoak direla eta.

Horrenbestez, osatuta gelditu da aipatu jaialdiko egitaraua. Gainera, kontzertuen egunez eguneko banaketa zehaztu dute.

Hala, lehenengo egunean Doctor Deseo, El Ultimo Ke Zierre, Reincidentes, Tremenda Jauria, Rat-Zinger, KOP, Penadas por la ley, Tracción eta Thursday's Pussy Dogs igoko dira agertokira. Bigarren egunean, berriz, La Raiz, La MODA, Lendakaris Muertos, Narco, Zoo, Boubon Kings, Mala Reputación, Governors, Attikus Finch eta Impedanzia taldeen txanda izango da.

Sarrerak

Eguneko sarrerak 26 euroan daude eskuragarri (+ 6 euro banaketa gastuengatik). Bi eguneko bonu bereziak, berriz, 45 euroko prezioa dauka (+ 6 euro banaketa gastuengatik).