Albisteak

Otsailaren 23tik aurrera

Belakoren bira eta disko berria, ate-joka

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bihar argitaratuko dute mungiarrek 'Render Me Numb, Trivial Violence' diskoa eta larunbatean abiatuko dute bira, Bilboko Euskalduna Jauregian.

4:12

Ostiral honetan argitaratuko du Belako taldeak Render Me Numb, Trivial Violence estudioko disko berria. Telebistak zabaldutako indarkeria mota ezberdinen aurrean gizarteak duen jarrera bihozgabeari buruz hitz egiten du lan ausart horrek. Hain zuzen ere, besteak beste, genero indarkeria, errefuxiatuen eta etorkinen blokeoa eta alderdi politikoen ustelkeria aferak ditu ardatz diskoak. Askotan etxetik urruti, etorkizun ezezagun batengatik borrokatzen den belaunaldi baten ikuspegitik landu dituzte abestiak.

Iazko udazkenean Errusia, Japonia, Hego Korea, Mexiko, AEB, Alemania, Erresuma Batua eta Eskozia harrapatu ostean, Espainiako Estatutik bira luzea egingo du larunbatetik aurrera talde mungiarrak.

Dakizuenez, Bilbon emango dute lehendabiziko kontzertua larunbat honetan. Euskalduna Jauregiko atarian, eremu oso zabal eta eserlekurik gabeko batean, izango da emanaldia. Sare sozialen bidez azken egunotan iragarri dutenez, sorpresa asko prestatuko dituzte egun horretarako, indartsu hasi nahi baitute aurkezpen-bira.

Gerora iritsiko dira Iruñeko eta Gasteizko zuzenekoak, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an, hurrenez hurren.

 

 

Birako data guztiak:

Otsailak 24, BILBO (Euskalduna Jauregiko Ataria)
Martxoak 3, MURTZIA
Martxoak 9, ALACANT
Martxoak 10, VALENTZIA
Apirilak 6, SANTIAGO
Apirilak 7, CORUÑA
Apirilak 12, VALLADOLID
Apirilak 13, ZAMORA
Apirilak 14, LEON

Apirilak 21, IRUÑEA (Zentral)
Maiatzak 5, GRANADA
Maiatzak 17, LLEIDA
Maiatzak 18, MONZÓN

Maiatzak 19, GASTEIZ
Maiatzak 25, MADRIL
Maiatzak 26, SANTANDER