Albisteak

Kantu berria

Amy Winehouseren abesti ezezagun bat argitaratu dute

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Dirudienez, 17 urte zituenean grabatu zuen "My Own Way" kantua, James McMillanek eta Gil Cangek sortutakoa.

Amy Winehouse musikazaleen oroimenean dago oraindik ere. Hil zenetik zazpi urte igaro diren arren, ahaztezina da haren ahots adierazgarria.

Hilondoko aurreneko lana 2012an iritsi zen. Orduan, argitaratu zuten Lioness: Hidden Treasures. Harrezkero, BBCk sustatutako bildumarekin edota Amy dokumentalaren bitartez izan dugu memorian abeslari londrestarra.

Urte batzuk geroago, berriro ere albiste da Amy Winehouse. Izan ere, argitaratu gabe abesti bat aurkeztu dute azken orduetan. Dirudienez, 17 urte zituenean grabatu zuen "My Own Way" kantua, James McMillanek eta Gil Cangek sortutakoa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika albisteak