Albisteak

Egitarau osoa

Iruña Rock jaialdiak kanpalekua izango du, estreinakoz

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Orikaingo kanpinean egongo da kokatuta, hain zuzen, kanpatzeko tokia. 12 euroren truke, bertan lo egiteko eta Zitatela eta kanpina lotuko dituen autobusa erabiltzeko aukera izango dute musikazaleek.

  • Iruña Rock 2018

    Iruña Rock 2018

Iruña Rock jaialdiak kanpalekua izango du aurten. Orikaingo kanpinean egongo da kokatuta, hain zuzen, kanpatzeko tokia. Hala, 12 euroren truke, bertan lo egiteko eta Zitatela eta kanpina lotuko dituen autobusa erabiltzeko aukera izango dute musikazaleek.

Dakizuenez, duela gutxi egin zuten kontzertuen egunez eguneko banaketa antolatzaileek, baita azken hiru taldeen emanaldiak baieztatu ere: Mala Reputación, Kop eta Thursday's Pussy Dogs. Horiek guztiak maiatzaren 25ean eta 26an izango dira Nafarroako hiriburuan, aurretik iragarritako Doctor Deseo, La MODA, Reincidentes eta beste hainbat talderekin batera.

Kontzertuak, egunez egun

Lehenengo egunean Doctor Deseo, El Ultimo Ke Zierre, Reincidentes, Tremenda Jauria, Rat-Zinger, KOP, Penadas por la ley, Tracción eta Thursday's Pussy Dogs igoko dira agertokira. Bigarren egunean, berriz, La Raiz, La MODA, Lendakaris Muertos, Narco, Zoo, Boubon Kings, Mala Reputación, Governors, Attikus Finch eta Impedanzia taldeen txanda izango da.

Sarrerak

Eguneko sarrerak 26 euroan daude eskuragarri (+ 6 euro banaketa gastuengatik). Bi eguneko bonu bereziak, berriz, 45 euroko prezioa dauka (+ 6 euro banaketa gastuengatik).