Albisteak

Kontzertua

Love the 90's ikuskizunak duela hogei urteko musikarekin jantziko du Barakaldo

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Besteak beste, Rozalla, Paradiso, Taleesa, Alexia, Alice DJ, Whigfield eta 2 Unlimited igoko dira agertokira.

Abenduaren 1ean Love the 90's kontzertua hartuko du Bizkaia Arenak (Barakaldo). Hantxe izango dira 90eko hamarkadako dance talde ezagunenak, bai Estatu mailakoak eta baita nazioartekoak ere.

Besteak beste, Rozalla, Paradiso, Taleesa, Alexia, Alice DJ, Whigfield eta 2 Unlimited igoko dira agertokira. Gainera, Paco Pil, Ku Minerva, Chimo Bayo, Marian Dacal, Double Vision, Just Luis eta Viceversa gonbidatuko dituzte. Horiek guztiek dantzaleku erraldoi batean bilakatuko dute BEC erakustazoka.

Ikus-entzunezko efektuak, agertoki erraldoiak eta dantza-giroa izango dira aipatu emanaldiko osagarri nagusiak.

Sarrerak

Otsailaren 28an jarriko dituzte sarrerak salgai, www.yosaliadefiestaenlos90.com/bilbao/ webgunean.

Kontzertuak

ALEXIA
2 UNLIMITED
ROZALLA
PARADISIO
TALEESA
WHIGFIELD
ALICE DJ
KU MINERVA
VICEVERSA
CHIMO BAYO
DOUBLE VISION
MARIAN DACAL
PACO PIL
JUST LUIS
JUMPER BROTHERS