Albisteak

Hirugarren edizioa

Hiri Galduak, Mice eta Libe, Urretxuko Poligrafo Fest jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Apirilaren 20ko asteburuan egingo dute Poligrafo Fest jaialdiaren hirugarren edizioa. Kontzertu guztiak doakoak izango dira.

  • Hiri galduak

    Hiri galduak

Hirugarren edizioa beteko du aurten Urretxuko Poligrafo Fest jaialdiak. Apirilaren 20an eta 21ean egingo dute doako aipatu festibala, eta, urtero legez, musika talde ezagunak gonbidatuko dituzte bertara.

Esan bezala, bi egunetan banatuko dituzte emanaldi guztiak, Hala, ostiralean Labeaga aretoan, Hiri Galduak taldea igoko da oholtzara, 20:00etan. 21:00ak jota, berriz, Niko Etxart eta Hapa Hapa arituko dira.

Larunbaterako ere hainbat kontzertu iragarri dituzte. Mice izango da goiztiarrena. Artista eibartarrak 13:00etan emango du kontzertua. Gainerako zuzenekoak 21:00etatik 01:00etara egingo dituzte. Hain zuzen ere, Libe talde gasteiztarra aterako da agertokira 21:00etan. Ordubete geroago The Jungle Feversen txanda izango da, eta 23:30ean The Kleejoss Banden musika entzungo da. Bukatzeko, 01:00etan Señor Noren kantuak ezagutuko dituzte Urretxura gerturatzen diren musikazaleek.

EGITARAUA

Apirilak 20, ostirala

20:00 - Hiri Galduak (Zumarraga)
21:00 - Niko Etxart Eta Hapa Hapa (Zuberoa)

Apirilak 21, larunbata

13:00 - Mice (Eibar)
21:00 - Libe (Gasteiz)
22:00 - The Jungle Fevers (Oviedo)
23:30 - The Kleejoss Band (Zaragoza)
01:00 - Señor No (Donostia)