Albisteak

Bira

Rural Zombies taldea aurki aterako da errepidera

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Martxoaren 17an abiatuko dute bira Huescan. Euskal Herrian, oraingoz, lau zuzeneko iragarri dituzte: Zestoan, Donostian eta bi kontzertu Bilbon.

From Home To Hospital St diskoa argitarau zuen urtarrilean Rural Zombies talde zestoarrak, eta orain lan berrian jasotako kantuak jarraitzaileen aurrean aurkezteko ordua iritsi zaie.

Martxoaren 17an aterako dira errepidera. Egun horretan Huescan izango dira, eta apirilean, Hospitalet de Llobregaten aritu ostean, Zestoako gaztetxea astinduko dute. Apirilaren 27an izango da aipatu hitzordua.

Maiatzean Madrilen dute lehenengo kontzertua, hilaren 5ean. Gainera, maiatzaren 11n Bilboko Stage Live aretora gonbidatuko dituzte, eta 19an Donostiako Doka antzokia bisitatuko dute. Gerora, Espainiaiko Estatutik ibiliko dira, agertokiz agertoki, baina, aurreikusitakoaren arabera, udan Euskal Herrian egongo dira berriro: besteak beste, uztailaren 12an, Bilbao BBK Live jaialdian.

Kontzertuak

Martxoak 17, Huesca

Apirilak 7, Hospitalet de Llobregat

Apirilak 27, Zestoako gaztetxea

maiatzak 5, Madril

Maiatzak 11, Bilboko Stage Live aretoa

Maiatzak 12, Morentineko jaiak

Maiatzak 19, Donostiako Doka

Ekainak 7-10, Palenciako Sonora jaialdia

Ekainak 22-23, Barbastroko Polifonik Sound jaialdia

Uztailak 12, Bilbao BBK Live