Albisteak

Martxoaren 10ean, Plateruenan

Hertzainak, R.I.P eta Barricada taldeen kantuek hartuko dute Durango larunbatean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Picadura (Barricada), Pakean Utzi Arte (Hertzainak) eta Zona Especial Norte (R.I.P) taldeak arduratuko dira Plateruena 80ko eta 90eko musikarekin janzteaz.

"Esto No es Rock Radical Vasco" egitasmoaren bigarren atalak Durango harrapatuko du larunbat honetan. Duela bizpahiru aste Donostian aritu ostean, Bizkaiko aipatu udalerrian entzungo dira orain Hertzainak, RIP eta Barricada taldeen abesti ezagunenak.

Hiru orduko ikuskizuna izango da, non musikak ez ezik, ikus-entzunezkoek ere indarra hartuko duten, ikuslea esperientzia ahaztezin batean murgiltze aldera.

Hala, Picadura (Barricada), Pakean Utzi Arte (Hertzainak) eta Zona Especial Norte (R.I.P) arduratuko dira 80ko eta 90eko hamarkadetan Euskal Herrian oihartzun handia izan zuten hiru talde handi horien kantuak defendatzeaz.

Ikuskizuna 21:30ean hasiko da, eta sarrerak 12 euroan daude eskuragarri Plateruenaren webgune ofizialean. Txarteldegian 15 euroko prezioa izango dute.