Albisteak

Kontzertua, martxoaren 23an

Gatibu, Ibarrako gaztetxearen 25. urtemugarekin bat

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Martxoaren 23an Gipuzkoako aipatu udalerrian arituko da Gatibu, gaztetxearen 25. urteurrena ospatzeko. Sarrerak hilaren 20an jarriko dituzte salgai.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Ibarrako gaztetxeak hainbat ekimen antolatu ditu 25. urteurrena ospatzeko. Besteak beste, musikak leku garrantzitsua beteko du bertan, batik bat, martxoaren 23an.

Egun horretarako, bertso poteoa antolatu dute, 19:00etan. Bi ordu geroago, 21:00etan, afari herrikoia egingo dute, eta 23:30ean igoko da oholtzara Gatibu taldea. Bizkaitarrek Aske maitte, aske bizi diskoko kantuak ez ezik, taldearen arrakastarik sonatuenak joko dituzte taula gainean. Ondoren, DJ Bull arduratuko da gaztetxea girotzeaz.

 

 

Gainera, aspaldi iragarri genuenez, martxoaren 24an Elizondon arituko dira Alex Sardui eta taldekideak. Udarako, oraingoz, hitzordu bakarra dute: Lapuebla Rock Fest jaialdian, ekainaren 29an edo 30ean.

Sarrerak

Ibarrako emanaldirako sarrerak matxoaren 20an jarriko dituzte salgai, gaztetxean bertan.

GATIBU IBARRA