Albisteak

Kontzertua, martxoaren 23an

Zaragoza harrapatuko du Gatibu taldeak apirilaren 22an

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Martxoaren 23rako, berriz, Ibarran iragarri du kontzertua Gatibuk. Sarrerak hilaren 20an jarriko dituzte salgai.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Azkenaldian hainbat hitzordu iragarri ditu Gatibu taldeak; azkena, gaur bertan. Hain zuzen ere, apirilaren 22an Zaragozan egongo direla eman dute jakitera. Strombers taldea izango dute oholtzan lagun, eta lehenengo 100 sarrerak 8 euroko prezio berezian eskuratu ahal izango dira.

Betalde, duela egun gutxi jaso genuen Ibarrako gaztetxean eskainiko duten emanaldiaren berri. 25. urteurrena ospatzeko, zenbait ekimen antolatuko dituzte Gipuzkoako aipatu udalerrian martxoaren 23an.

Egun horretarako, bertso poteoa antolatu dute, 19:00etan. Bi ordu geroago, 21:00etan, afari herrikoia egingo dute, eta 23:30ean igoko da oholtzara Gatibu taldea. Bizkaitarrek Aske maitte, aske bizi diskoko kantuak ez ezik, taldearen arrakastarik sonatuenak joko dituzte taula gainean. Ondoren, DJ Bull arduratuko da gaztetxea girotzeaz.

Gainera, martxoaren 24an Elizondon arituko dira Alex Sardui eta taldekideak. Udarako, oraingoz, hitzordu bakarra dute: Lapuebla Rock Fest jaialdian, ekainaren 29an edo 30ean.