Albisteak

2018ko martxotik aurrera

Vendettak ostegunean abiatuko du bere ibilbideko azken bira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Martxoa eta apirila bitartean Donostian (birritan), Gasteizen, Iruñean eta Bilbon arituko dira. Gainera, beste bost kontzertu emango dituzte Euskal Herritik kanpo.

  • Vendetta, Santurtzin. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Vendetta, Santurtzin. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Aste honetan errepidean jarriko dira Vendetta taldekoak, agertokiz agertoki hainbat kontzertu emateko helburuarekin. Hain zuzen ere, ostegunean ekingo diote "Abducted" birari Gipuzkoako hiriburuan, eta apirilaren 10erako iragarri dute hamargarren emanaldia, Bilbon.

Esan bezala, Donostiako jarraitzaileak izango dira lehenengoak Vendetta zuzenean ikusten. Gainera, bi egunez arituko dira hiriburuan: martxoaren 15ean eta 16an (egun horretarako sarrerak agortuta daude). Egun bat geroago, alegia, martxoaren 16an, Gasteizen dute hitzordua, eta Salamanca eta Madril harrapatuko dituzte ondoren. Martxoaren 24an, berriz, Iruñean joko dute.

Apirilerako ere itxi dituzte beste lau zuzeneko; aurrenekoa, hilaren 6an, Reusen; apirilaren 7an, Sant Boi del Llobregat bisitatuko dute; hilaren 20an, Burgos; eta, azkenik, apirilaren 21ean, Bilbon izango dira Pello Reparaz eta taldekideak.

Sarrerak

Sarrerei dagokienez, eskaintza berezia abiatu dute goiztiarrenentzat. Izan ere, kontzertu bakoitzeko lehendabiziko 100 sarrerak 10 euroan salduko dituzte. Urtarrilaren 15ean edo 100 sarrera horiek agortzean bukatuko da eskaintza.