Albisteak

MIN sariak

Belakok hiru garaikur eskuratu ditu Musika Independentearen Sarietan

AGENTZIAK | EITB.EUS

Euskarazko disko onenaren saria Deloreanentzat izan da, Laboari egindako omenaldiagatik. Oñatiko Beratu jaialdian arituko den Maria Arnal i Marcel Bages bikote kataluniarrak lau sari lortu ditu.

4:12

Belako laukote bizkaitarrak arrakasta izugarria izan du MIN sari independenteetan. Hain zuzen ere, bart Madrilen egindako sari-banaketan hiru golardo eskuratu dituzte mungiarrek: artista, zuzeneko eta bideoklip onenen sariak.

Bestalde, Maria Arnal i Marcel Bages bikotea izan da garaile nagusia, lau sari eskuratuta: disko onena, artista berri onena, abesti onena eta pop disko onena.

La M.O.D.A., Xoel Lopez eta Viva Suecia, berriz, esku hutsik itzuli dira etxera, nahiz eta ikusmin handia piztu zuten horien izendapenek.

Delorean, euskarazko disko onena

Delorean talde zarauztarraren Mikel Laboa izan da edizio honetan euskarazko disko saritua. Katalanez egindako lanik onena, ostera, Xarim Aresté musikariaren Polinèsies izan da epaimahaiaren iritziz. Bukatzeko, galegoz sortutako proiekturik onenaren saria Uxiak eraman du, UXIA-O proiektuagatik.