Albisteak

Kantu berria

Doctor Deseo taldearen "Adios" abestia estreinatu dugu Gaztean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

'La fuerza de la fragilidad. Palabras ante el espejo' disko berriko aurrerapen-kantua da "Adios". Bilboko sarrera guztiak agortu ostean, bigarren data bat iragarri dute Bizkaiko hiriburuan.

Pixkanaka ari gara Doctor Deseo taldearen disko berria ezagutzen. Duela aste batzuk iragarri genuen talde bilbotarra estudioan zela abesti berriei itxura ematen.

La fuerza de la fragilidad. Palabras ante el espejo izenburua aukeratu dute Francisek eta taldekideek esku artean duten proiektu berrirako, eta "Adios" aurrerapen-kantuarekin aurkeztu dute diskoaren edukia. Gertuko pertsona baten heriotzaz hitz egiten du kantu horrek. Hain zuzen ere, Francisek bere aitari egindako agur sentikorra da "Adios". Melodiak vals pausatu baten tankera du.

Diskoarekin batera, 200 orriko liburua argitaratuko du Doctor Deseok, taldearen ibilbidea hasi zenetik egindako kantu guztien letrak jasoko ditu bertan. Bestalde, guztira hamaika kantu bilduko dituzte lan berrian: zortzi abesti berri eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin egindako hiru moldaketak. Gainera, DVD batean jasoko dituzte hiru kantu horien irudiak eta bideoklip berri bat.

Kontzertuak

Apirilak 14, Durango (Plateruena Kafe Antzokia)

Maiatzak 5, Gasteiz (ÇJimmy Jazz)

Maiatzak 12, Donostia (Intxaurrondo Kultur Etxea)

Maiatzak 19, Bilbo (Kafe Antzokia, SARRERAK AGORTUTA)

Maiatzak 25, Iruñea (Iruña Rock Festival)

Ekainak 2, Madril (Copernico)