Albisteak

Maketa Lehiaketa

Silence taldea kokatu da aurretik sailkapenean, bozketaren aurreneko egunean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bigarren sailkatua Pho-Bo talde goierritarra da. Bost bozkatuenen zerrenda osatzen dute, gaur-gaurkoz, Birenek, Ellasek eta Sara Azurzak.

Atzo goizean abiatu genuen Maketa Lehiaketaren 27. edizioaren bozketa-fasea. Harrezkero, musikazaleak eta, batik bat, lehian dabiltzan hogeita bat taldeen lagun eta ezagunak gelditu gabe dabiltza botoa ematean.

Oraingoz, Silence taldea da babesik handiena lortu duena. Gaur, ostirala, 12:45ean, 361 boto ditu Azpeitia eta Azkoitian sortutako aipatu taldeak, eta bigarren postuan kokatu dira Pho-Bo goierritarrak, 337 punturekin. Bi horien arteko aldea, beraz, ez da batere handia. Horregatik, litekeena da ondorengo orduetan goitik beherako aldaketa izatea sailkapenak.

Biren, Ellas eta Sara Azurza dira bost bozkatuenen zerrendan dauden gainerako hiru artistak.

Bozketa hasi baino ez da egin, lagun iezaiezu zuen lagunei GazteBizHitza saria lortzen!