Albisteak

Kontzertua

Agortu egin dira Berri Txarraken BECeko kontzerturako sarrerak

N.V. / L.Z. | EITB.EUS

Guztira, 10.300 sarrera saldu ditu talde nafarrak larunbat honetan Barakaldoko BEC! erakustazokan eskainiko duen zuzenekorako. 'Infrasoinuak' diskoa aurkeztuko dute bertan.

10.300 lagun bilduko dira bihar Berri Txarrak taldearen Barakaldoko kontzetuan. Talde nafarrak apslaid iragarri zuen martxoaren 17an BEC! erakustazokan arituko zirela. Hain zuzen ere, Infrasoinuak lanean jasotako abestiak aurkeztuko dituzte milaka jarraitzaileren aurreran, baita aurreko diskoetako kantu arrakastatsuenak taularatu ere.
Inoiz eman duten kontzerturik "handiena" ari dira prestatzen, eta taldekideek hainbat elkarrizketatan adierazi dute "berezia" izango dela BEC!eko hitzordua. Gainera, oraingoz Euskal Herrian 2018rako iragarri duten zuzeneko bakarra da aipatutakoa. Beharbada, bi osagarri horiei esker lortu dute sarrera guztiak agortzea. Izan ere, Madrilen apirilaren 14an duten kontzerturako ere ez da sarrerarik geratzen.

Dakizuenez, 20:00etan irekiko dituzte ateak. Ordu erdi beranduago hasiko da The Baboon Show talde suediarraren emanaldia, eta 21:45ean aterako dira agertokira Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre.

Kontzertuan ezer ez galtzeko gida.