Albisteak

Kontzertuak

Izarok bira luzea iragarri du udaberrirako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Hernani, Errenteria, Lekeitio, Tolosa, Basauri eta Arrasate bisitatuko ditu martxoa eta ekaina bitartean abeslari mallabitarrak.

Eason diskoa argitaratu zuenean hainbat kontzertu iragarri zituen Izaro abeslari bizkaitarrak, eta dagoeneko eman ditu horietako batzuk: Bilbokoa, Donostiakoa eta Iruñekoa, hain zuzen. Jendez lepo egon dira Izarok zapaldutako areto guztiak, eta badirudi horrek bidean jarraitzeko indarra eman diola. Izan ere, martxoa eta ekaina bitartean hainbat zuzeneko hitzartu ditu.

 

 

Larunbat honetan, adibidez, Gasteiz bisitatuko du eta apirileko lehenengo hamabostaldian Espainiako Estatutik ibiliko da: Santiagon, Coruñan, Bartzelonan eta Vicen. Hilabete bukaeran, baina, Euskal Herrira itzuliko da Getaria, Hernani eta Baliarrain harrapatzeko.

Maiatzean ere oholtzaz oholtza aritzeko asmoa du Izarok: Azpeitia, Berriz, Errenteria, Lemoa, Madril eta Lekeitio. Bukatzeko, hiru hitzordu itxi ditu ekainerako: lehena Igorren izango da; bigarrena, Basaurin, eta azkena, Arrasaten.

Kontzertuak

Martxoak 24, Gasteiz

Apirilak 6, Santiago

Apirilak 7, Coruña

Apirilak 13, Bartzelona

Apirilak 14, Vic

Apirilak 20, Getaria

Apirilak 27, Hernani

Apirilak 28, Baliarrain

Maiatzak 4, Azpeitia

Maiatzak 5, Berriz

Maiatzak 11, Errenteria

Maiatzak 12, Lemoa

Maiatzak 18, Madril

Maiatzak 25, Lekeitio

Maiatzak 26, Tolosa

Ekainak 2, Igorre

Ekainak 9, Basauri

Ekainak 26, Arrasate

29426085 1825465657756834 8769970129170595840 N