Albisteak

Azaroaren 9an eta 10ean

Gasteiz Calling jaialdiak egitarauaren erdia iragarri du

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Propagandhi, Agnostic Front, Suicidal Tendencies, Cockney Rejects eta Lion's Law, Dag Nastyk, The Exploiteden, Segismundo Toxicomanoren, Street Dogsen, Not On Tour eta Adrenalized arituko dira.

  • Gaseiz Calling 2018

    Gaseiz Calling 2018

Laugarren edizioan arituko diren hainbat talderen emanaldiak baieztatu ditu bart Gasteiz Calling jaialdiak. Azaroaren 9an eta 10ean egingo dute aipatu festibala Arabako hiriburuan.

Propagandhi da han arituko den taldeetako bat. Victory Lap diskoa aurkeztuko du Gasteizen, eta Espainiako Estatuan 2018an eskainiko duten kontzertu bakarra izango da hori. Punk Rock melodikoa eta metal teknikoa uztartu du lan berri horretan laukote kanadiarrak.

Agnostic Front eta Suicidal Tendencies ere egongo dira Gasteiz Callingen, baita oi! musikaren erreferente diren Cockney Rejects eta Lion's Law ere. Gainera, Dag Nastykek estreinakoz bisitatuko du Gasteiz.

Bukatzeko, The Exploiteden, Segismundo Toxicomanoren, Street Dogsen, Not On Tour eta Adrenalized gasteiztarren zuzenekoak iragarri dituzte azken orduotan.

Lekuari dagokionez, Iradier Arenan egingo dute berriro jaialdia. Abonamenduak 54 euroan daude eskuragarri.

Gasteiz Calling 2017: