Albisteak
Irailaren 15ean, Barakaldon
Safri Duoren musikaz jantziko du BEC erakustazoka Love the Tuenti's jaialdiak
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Sylver, Lasgo, La Luna, Ian Van Dahlekm Fragma eta Tesse, Jessy eta Marvin & Andrea Prezioso ere igoko dira Bizkaia Arenako oholtzara irailaren 15ean.
2000. urtean bolo-bolo zebilen dance musikak Barakaldoko Bizkaia Arena hartuko du irailaren 15ean, Love the Tuenti’s jaialdiari esker.
Mende honen lehenengo hamarkadan musikazaleen gerriak mugitzeaz arduratu ziren hainbat talde eta gonbidatuko dituzte aipatu jaialdira; besteak beste, Safri Duok, Sylverrek, Lasgok, La Lunak, Ian Van Dahlekm Fragmak eta Tessek, Jessyk, Marvin & Andrea Preziosok, Anneke Van Hoofek, Dee Deek, Noyzek, Clublandersek, Tessek, Orion Too eta Caittinek eta XTMk. Gainera, disko-jartzaileek leku garrantzitsua beteko dute bertan.
Jaialdirako sarrerak www.lovethetuentis.com/bilbao webgunean daude salgai. Aurreneko pistako 1.000 sarrerak 40 euroko prezio berezia izango dute.
Kontzertuak
SAFRI DUO
LASGO
SYLVER
BARTHEZZ
IAN VAN DAHL
JESSY
FRAGMA FT. TESS
ANNEKE VAN HOOF
MARVIN & ANDREA PREZIOSO
XTM FT. ANNIA (EVA MARTÍ)
LA LUNA
DEE DEE
NOYZE
CLUBLANDERS
TESS
ORION TOO FT. CAITLIN
TSS PROYECT FT. IRANTZU
DJ MARTA y JUMPER BROTHERS
DJ NEIL-k aurkeztuta