Albisteak

Haztegi Ikastolak antolatuta

Esne Beltza eta Willis Drummond Legazpin arituko dira apirilean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Haztegi Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dute apirilaren 21ean legazpiarrek. Kontzerturako sarrerak salgai daude jada.

Haztegi Ikastolaren 50. urteurrena bonbazia handian ospatuko dute legazpiarrek. Izan ere, apirilaren 21erako hainbat kontzertu iragarri dituzte herrian, mende erdia ikasleekin zein ikasleohiekin ospatze aldera.

Esne Beltza, Willis Drummond eta John Dealer & The Coconuts taldek igoko dira oholtzara egun horretan. Emanaldiak ikastolako patioan izango dira.

Sarrerak

10 euroan daude eskuragarri kontzerturako sarrerak. Egunean bertan, berriz, 14 euroko prezioa izango dute. Ikastolako idazkaritzan ez ezik, Karibe Zaharraken, Kukuen, Katilun eta Gurrutxaga eta Hizkuntza liburu dendetan eros daitezke txartelak.