Albisteak

Oñati

Musika eta hausnarketa proposatu du Beratu jaialdiak bigarren astebururako

eitb.eus

Oñatiko jaialdiak emakumeek musikaren munduan betetzen duten papera aztertuko du ostiralean. Larunbatean berriz, gaur egungo musika ikuspegiaren egoera ikertuko dute.

  • Delorean actuará el sábado en el festival Beratu

    Delorean actuará el sábado en el festival Beratu

Oñatiko Beratu jaialdiak bigarren asteburuari egingo dio aurre, zeinetan zuzeneko emanaldiek (besteak beste, Lukiek, Delorean eta Audience arituko dira) eta musikaren industriak bat egingo duten.

Ostiralean, 19:00etan, Musik fem hitzaldia hartuko du kultur etxeak. Lorea Argaratek (Las Tea Party), Ines Osinagak (Gose), La Basuk eta Amaia Ispizuak (Get In) hartuko dute parte bertan, zuzeneko musikan emakumeen duten papera hizpide.

Amaitzeko, Lukiek taldeak zuzenekoa eskainiko du gaztetxean, 22:00ak jota.

Ahotsenean elkartuko gara

Larunbatean, Ahotsenean elkartuko gara jardunaldien baitan, euskal musikaren ikuspegi berriari buruz hausnartuko dute hainbat musika eragilek, autogestioa, digitalizazioa eta belaunaldien arteko aldaketa ardatz hartuta.

Horretarako, "musikarien eta musika profesionalen" arteko topaketak egingo dituzte, baita berbaldiak, musika azoka eta kontzertuak ere: La Basu, Hiri Galduak, Morau eta Inun.

Delorean eta Audience

Larunbateko eskaintza Delorean eta Lumi taldeen Gaztelekuko zuzenekoak itxiko du.

 

Igandean, martxoaren 25ean, jaialdiari bukaera emateko, doako musika tailerra egingo dute etxeko tixikienentzat (6 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendua), eta Audiencen musikak itxiko du festibala, 13:00ak aldera, gaztetxean.