Albisteak

Zuzenekoa

Gatibu Tafallan arituko da maiatzean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Kube aretan izango da kontzertua maiatzaren 18an. Sarrerak 15 euroan daude eskuragarri.

Ibarra eta Elizondo harrapatu ditu asteburuan Gatibu taldeak. Kontzertu arrakastatsuak izan dira biak ala biak, jendez lepo egon baitira Gipuzkoako aipatu udalerriko gaztetxea eta Elizondoko Lur aretoa.

Jarraitzaileen harrera beroaz jabetuta, udaberriko asteburuetan oholtzarik oholtza ibiltzeko asmoa erakutsi du talde bizkaitarrak. Hala, maiatzerako kontzertu berri bat iragarri dute; kasu honetan, Tafallako Kube aretoan. Han, Valentziako Mal Sujeto taldearekin batera arituko dira.

Sarrerak

Dagoeneko eskuragarri daude sarrerak. Tafallako Txalupa tabernan, Larragango Ibiza tabernan, Faltzesko Garmendi tabernan, Mirandako Carranzan eta online bidez (Gatiburen webgune ofizialean) eros daitezke txartelak.

Aurre-salmentan 15 euroan daude eskuragarri. Txarteldegian, berriz, 18 euroko prezioa izango dute.