Albisteak

Martxoak 31n, Oiartzunen

Arkada Social, Liher eta Glaukoma, Gazte Akelarrerako prest

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Anita Parker, Urrats, Dj Txankleta eta La Basu ere igoko dira taula gainera, datorren larunbatean, Oiartzunen.

Gazte Akelarreak Oiartzun hartuko du martxoaren 30etik apirilaren 1era. Tailerrak, solasaldiak, ekitaldiak eta, nola ez, kontzertuak egongo dira bertan, hiru egunetan zehar.

Sare sozialen bidez, hainbat zuzeneko iragarri zituzten aspaldi antolatzaileek. Geroago jakinarazi zuten martxoaren 31n izango direla zuzenekoak.

Arkada Social, Liher, Anita Parker, Glaukoma, Urrats, Dj Txankleta eta La Basu dira, hain zuzen, larunbatean Oiartzunen arituko diren artistak. 21:30ean hasiko dira emanaldiak, Mari gunean.