Albisteak

Maiatzaren 25ean

Vendetta taldea Iruña Rock jaialdian arituko da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Talde nafarra agertoki gainean ikusteko azken aukeretako bat izango da Iruñekoa. Dakizuenez, maiatzean egingo dute jaialdia, eta, besteak beste, Doctor Deseo eta La M.O.D.A. arituko dira bertan.

  • Vendetta Santurtzin

    Vendetta Santurtzin

Vendetta ere arituko da maiatzaren 25ean eta 26an Nafarroako hiriburuko Zitadelan egingo duten Iruña Rock jaialdian.

Iragarpen horrekin, aurtengo edizioko egitaraua itxi dute antolatzaileek. Horrela, bada, bi egunez, rock musikaren agertoki bihurtuko da Iruñea, eta bertan agurtuko ditu jarraitzaileak Vendetta taldeak, hamar urteko ibilbidearen ostean.

Ostiralean ekingo diote festari, Doctor Deseo, El Último ke Zierre, Reincidentes, Tremenda Jauria, Vendetta, Rat-Zinger, Kop, Penadas por la ley, Tracción eta Thursday's Pussy Dogs taldeen eskutik.

Egun bat geroago, La raíz, La M.O.D.A., Lendakaris Muertos, Narco, Zoo, Bourbon Kings, Mala Reputación, Governors, Attikus Finch eta Impedanzia taldeen txanda izango da.

Bi eguneko bonua 45 euroan dago eskuragarri. Eguneko sarrerek, berriz, 28 euro balio dute.