Albisteak

Kontzertua

Gatibu Lekeition arituko da apirilaren 21ean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bart iragarri du aipatu emanaldia talde bizkaitarrak, eta hiru ordutan sarrera guztiak agortu dira. Ikusgarri zineman izango kontzertua.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Ordu gutxi igaro dira Gatibu taldeak udaberri honetan eskainiko duen beste kontzertu garrantzitsu baten berri eman zuenetik. Hain zuzen ere, bart jakinarazi dute gernikarrek hilabete honetan bertan Lekeition arituko direla.

Apirilaren 21ean izango da emanaldia, Ikusgarri zineman, eta badirudi lekeitiarrak Alex Sarduiren taldea zuzenean ikusteko irrikaz zeudela. Izan ere, hiru ordutan sarrera guztiak agortu ziren.

Jakina da, baita, egun bat geroago Zaragoza bisitatuko dutela, eta maiatzean Tafallan taularatuko dituzte Aske maitte, aske bizi diskoko abestiak.

Gainera, ekainean Lapuebla Rock Fest jaialdia harrapatuko dute, beste hainbat talderekin batera: Doctor Deseo, Zea Mays, El Drogas