Albisteak

Kontzertua

Bigarren kontzertu bat emango du Gatibuk Lekeition apirilaren 20an

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bi egunetarako sarrerak oso denbora gutxian agortu dira.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

Gatibu taldea Lekeition aritzekoa dela jakin genuen astelehen arratsaldean. Hiru ordutan, baina, agortuta zeuden bi aste barru Bizkaiko kostaldeko aipatu udalerrian emango duen kontzerurako sarrerak. Arrakastaz jabetuta, bigarren hitzordu bat iragarri zuten atzo iluntzean, eta kontzertu horretarako ere ez da jada txartelik geratzen.

Apirilaren 20an hartuko du lehenengo emanaldia Ikusgarri zinemak. Bigarrena, egun bat geroago izango da leku berean.

Jakina da, baita, apirilaren 22an Zaragoza bisitatuko dutela, eta maiatzean Tafallan taularatuko dituzte Aske maitte, aske bizi diskoko abestiak.

Gainera, ekainean Lapuebla Rock Fest jaialdia harrapatuko dute, beste hainbat talderekin batera: Doctor Deseo, Zea Mays, El Drogas